Princesse K

Bob Théâtre

  • Objektu-antzerkia
  • Adina Denentzat 8 urtetik goiti
  • Hizkuntza Frantsesez
  • Iraupena 50'
  • Prezioa

    Ikusgarri 1: 10€ - 6€ - 4€

    eguneko pass-a: 13€ - 9€ - 4€

Printzesa eder baten istorioa da. Gaztelu gotor batean bizi da, oihan zabal batez inguraturik. Bere erresuman, jende atsegin asko dago.

Bizia ederra eta goxoa da, han. Klima eztia da, natura eskuzabala, txoriak dirdiratsuak, hartzak zintzoak... Baina… Errege-familia gisako horren baitan, batere gisakoa ez den traidore bat dago!

Botere-egarriz, azken horrek bere familia suntsituko du tronuan jartzeko.

Printzesak bakarrik iraunen du bizirik, gaztelutik eskapatuz. Eta bereak etengabe mendekatuko ditu.

Segur eta fida! Pertsona gisakoak zinez gisakoak izanen dira, eta jende gaiztoak arras gaiztoak izanen dira. Eta azkenean, denek irabaziko dute; salbu gaiztoek, barkamena galdetzen ez badute.


Banaketa artistikoa:

  • Idazlea, taula zuzendaria: Denis Athimon
  • Jeu en LSF : Lucie Lataste
  • Argiak: Alexandre Musset
  • Soinu eta argien teknikaria: Gwendal Malard ou Tugdual Tremel (en alternance)


Apaimenak:

Produkzioa : Bob Théâtre à Rennes (35). Coproduction : Lillico à Rennes (35). Avec le soutien de : Municipalité de Saint-Sulpice-des-Landes (35). La version en LSF a été réalisée avec le soutien du centre culturel de Ramonville.

Informazio gehiago taldeari buruz:


Maule-Lextarre - Parrokiako sala
larunbata 27/11/2021. 16:00

Eguneko pass-a erreserbatzeko 06 35 16 25 91 zenbakira deituz


Azaroaren 28ko emanaldia Focus objektu antzerkia eta txotxongilo hitzorduan antolatua da.

Ikusgarri hau eskolako emanaldietan ere eskaintzen da, astean zehar 

  • Saran 2021ko azaroaren 23 eta 24ean
  • Maulen 2021ko azaroaren 26an